XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Makalen bezperako txaloek dardarizo hotzak ziruditen iada.

Zubian geunden. Handik garbi ikusten ez eta behera joan behar izan genuen, maisua bera gidari.

Hantxe zegoen ilaia.

Borobila, inguru-ertzeko ileak soltean uraren jolasean, erdi-erdian mototsa, inoiz trebe lotua akaso baina, uraren eraginez edo, dagoeneko hazixea eta dena libratu beharrean.

- Ez da hori nolanahiko belarra, ez erabaki zuen maisuak.

Eta ez dago zoko erosoan.

Atzera zubitik aurrera etxerantz gentozela zera aholkatu zigun, alegia, ahalik eta isilen eramateko auzia; arratsaldean aitonarekin egon nahiko lukeela berak ere, eta egunez inolako agerpenik eta ezeren arriskurik-eta ez zegoenez nonbait inorentzat, bada lasai ibiltzeko Jainkoagatik! eta elurpistako ipurmasailekoak ez zitzaizkigula gaizki etorriko esnai mantentzeko.

Egunak elurretan ez zuen, daramagun harirako, deus berririk ekarri, ez bada eguraldi zakurra jarri zitzaigula eta ez zegoela kristaurik hura eramango zuenik, halakoxe lei-haizea *lei haizea: haize hotza osoatera zuen, elur berririk egin gabe batere.

Bitartean han ibili ginen gu, lo gabeok, lelantonien gisan, hankak zertan geneuzkan ere asmatu ezinik eta gutako bakoitzaren burua batek daki non.

Aldapak igo behar, endemas, eta begiak ere ezin altxa.

Ipurdikorik ez, ez nuen apartekorik jaso; baina sekulako dangatekoa bai, Maider enbataren * enbata: itsasotiko ekaitza erruz eta pixuz.

Ile adatsa horail kolorez bezala, badu izan ere, gorputz mamitan urrearen pixua; buruak, berriz, haizea ematen dio edozein astakeriatarako... Hortik, beraz enbatarena!.